Go!azen EiTB – EITB

Description

Euskal Telebistako “Go!azen” telesailaren APP ofiziala da hau. Telebistan ikusten denetik haratago joango gara aplikazio honekin: Telesailean ikusten ez diren istorioak ezagutzeko aukera emango du, aktoreek parte hartuko duten ekitaldi eta ikuskizunen berri emango du, atal guztiak nahieran ikusi ahal izango dira bertan, eta beste inon egongo ez diren bideo bereziak ikusteko aukera emango du.
“Go!azen” gazteei zuzendutako telesaila da; Basakabi udalekuetan gazte talde batek dituen bizipenak kontatzen ditu, euskaraz. Telesail musikala da gainera, eta euskal musika taldeen kanten bertsioak eskaintzen dizkie gazteei.